Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Bere buruaz beste egin du emazteari jo ostean, Bilbon

Deustuko etxebizitza bateko 8. pisutik salto egin du. Emakumea komunean ezkutatu behar izan omen da erasotik ihesi. Biktimen arretarako telefono zenbakia: 016.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko batek bere buruaz beste egin du zortzigarren solairutik salto eginda eta bikotekideari jo ostean, Bilbon, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Atzoko 14:30etan gertatu zen ezbeharra, Deustuko eraikin batean, aipatu iturrien arabera.

Pertsona batek osasun zerbitzuei deitu zien atzo, gizonezko bat zortzigarren pisutik patiora erari zela ohartaraziz. Ertzaintza eta larrialdietako osasun zerbitzuak bertaratu ziren, baina biktimaren heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin.

Gertatutakoari buruzko informazioa jaso ostean, Ertzaintza ohartu zen hildako gizonaren etxebizitzan haren bikotekidea zegoela. Emakumea hiru urteko haur batekin zegoen, haren eta bere buruaz beste egin zuen gizonaren semearekin. Emakumeak zauriak zituen aurpegian eta gizonaren kolpe gehiago ez jasotzeko komunean ezkutatu behar izan zuela azaldu zien agenteei. Erasotzaileak ukabilkadak eman omen zizkion aurpegian sesioan ari zirenean. Era berean, erasoak ohikoak zirela eta bere buruaz beste egingo zuela askotan esaten zuela azaldu zien emakumeak ertzainei.

45 urteko hildakoaren gorpua Bilboko Auzitegi Medikuarenera eraman zuten epailearen aginduz. Ertzaintzak ikerketa abiarazi du gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea