Gizartea -
Bartzelonan
Gizon batek ustez bikotekidea hil du, Bartzelonan
Alfons Quinta kazetaria (73 urte) eta haren bikotekidea (57 urte) hilik aurkitu dituzte Bartzelonako etxebizitza batean. Genero-indarkeria kasu bat dela uste dute Esquadra Mossoek.
Agentziak | Erredakzioa
Alfons Quinta kazetaria (73 urte) eta haren bikotekidea (57 urte) hilik aurkitu dituzte Bartzelonako etxebizitza batean, Esquadra Mossoek jakitera eman dutenez. Genero-indarkeria kasu bat dela uste dute.
“Poliziaren lehen ikerketaten arabera, gizonezkoak, ustez, bikotekidea hil du, susko arma bat erabiliz, eta bere buruaz beste egin du gero”, azaldu dute Esquadra Mossoek, ohar batean.
Kataluniako Poliziak adierazi duenez, senide batek emakumea ez zela lanera joan jakinarazi du, eta ezin dutela aurkitu.
Horren berri jasota, agenteek, Bartzelonako suhiltzaileekin batera, haien etxebizitzara jo dute, eta, bertara sartutakoan, kazetariaren eta haren bikotekidearen gorpuak aurkitu dituzte.
Ikerketatik gertu dauden iturrien arabera, Quintak ohar bat utzi du ekintza honen arrazoiak azaltzeko. Dirudienez, eskopeta bat erabili du.
Epailea bikotearen etxebizitzara joan da, gorpuak jasotzeko agindua ematera, eta genero-indarkeriaren kasuak aztertzen dituen epaitegiak hartuko du gertatutakoa argitzeko ardura.
Alfons Quinta Sadurni (Figueres, Girona, 1943) kazetaria eta abokatua zen. Bertako hainbat komunikabidetan aritu da lanean, besteak beste, El Pais egunkarian, TV3 telebista kaltean eta ‘El Observador’ atarian. Artikulugilea ere izan da hainbat hedabidetan.
Diari de Girona egunkarian urriaren 2an argitaratutako artikuluan, Quintak honako hitzok idatzi zituen: “Hiltzen ari dela, maite duen pertsonaren eskua hartzen saiatzen denak betiere saiatzen ez denak baino hobeto jardungo du”.