Gizartea -

Durangon mehatxatuta

Ganboa: 'Legea garatu da, baina oraindik gauza asko dago lortzeko'

Markel Ganboa 20 urteko durangarrak zenbait gutun jaso ditu bere sexu baldintzagatik mehatxatuz. "Penagarria da oraindik horrela pentsatzen duen jendea ikustea", dio gazteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Markel Ganboa Durangon (Bizkaia) bizi da eta 20 urte ditu. Iragan urtean bi gutun jaso ditu bere sexu baldintzagatik mehatxatuz. ETBk berekin izan da Gay Harrotasunaren egunean.

Iragan urteko San Fausto jaietan hasi zen Markelen amesgaiztoa. Berak adierazi duenez, etxera itzuli zenean bere izena zeraman gutun bat aurkitu zuen gutunontzian. Gutun barruan bere izena itu baten barruan idatzita zegoen, "maricon de mierda" eta "rojo de mierda" bezalako irainez gain.

Hurrengo egunean, familiarekin, gertakaria Poliziaren aurrean salatu zuten. Gau horretan beran, zaratak entzun zituzten etxe inguruan. "Ez genion garrantzirik eman jaiak zirelako eta txosnak etxetik oso hurbil zeudelako", dio Markelek, baina bere anaiak etxera irizterakoan beste gutun bat aurkitu zuen zerriaren azpian. Bigarren gutuneko mehatxuak gogorragoak ziren.

Familiak salaketa osatu zuen bigarren aurkikuntzarekin, gertatutakoa prentsaren aurrean salatu zuten eta 100 lagun inguru bildu ziren Durangon, mehatxuen kontrako kontzentrazio batean.

Markelek mehatxuen ondorioz bere bizitza aldatu zela adierazi du. "Lehenengo hilabeteetan norbaitek lagunduta atera behar nintzen kalera", dio, "mehatxatzailea bere aurrean izan zitekeenaren beldur zelarik".

Markelek inpotentzia sentitzen du ezin baitu ezer egin mehatxuen aurrean. "Gaur egun lo giteko arazoak ditut, batez ere zarataren bat entzuten badut".

Durangoko gazteak dioenez, "penagarria da oraindik horrela pentsatzen duen jendea ikustea".

Gay kolektiboek guztia ez dutela lortu ere adierazi du. "Legearen gaia oso garatuta dago, baina oraindik gauza asko dago lortzeko". Horregatik, dio, beharrezkoak dira askapen kolektiboen aldarrikapenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea