Gizartea -
Donostia
Gizon bat atxilotu dute, Dbus konpainiako auto-gidari bat jotzeagatik
Astelehenean beste eraso bat izan zen Dbuseko 26 Amara-Matutene linean. Gizon batek gidaria jo zuen eta autobusean zihoan bidaiari bati mehatxu egin zion.
Agentziak | Erredakzioa
Asteazken honetan, abenduak 21, gizon bat atxilotu dute Donostian, Dbus autobus-konpainiako gidari bat jotzea leporatuta, Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Astelehenean beste eraso bat izan zen Dbuseko 26 Amara-Matutene linean. Gizon batek gidaria jo zuen eta autobusean zihoan bidaiari bati mehatxu egin zion. Gainera, jarrera hori leporatu zioten beste bidaiari batzuekin liskarra izan zuen.
Erasoa 11:00etan jazo da, Nafarroa etorbidean. Auto-istripu baten ondorioz, motorzale batek Dbus autobus-konpainiako gidariarengana zuzendu da eta eraso egin dio, Udaltzaingoak azaldu duenez.
Ildo horretatik, Gipuzkoako hiriburuko Udalak eta Dbusek enpresa horretako langileen kontrako edonolako indarkeri mota baztertu dute eta bere babesa adierazi diote langileari.
Gabonak direla eta, errepidean jende gehiago ibiltzen dela gogoratu dute, eta lasaitasunez ibiltzea eskatu diete ibilgailuen gidariei baita bidaiariei ere.