Gizartea -

Hegaldiak

Voloteak Palma eta Bilbo arteko linea abiatuko du 2017ko maiatzean

Linea berria maiatzaren 29an jarriko dute martxan, astean behin edo bitan, eta 7.800 eserleku eta 60 hegaldi eskainiko dituzte.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Voloteak Palmatik Bilborako ibilbide berria izango du datorren urtean. 251.000 eserleku eskainiko ditu eta 1.800 hegaldi baino gehiago Mallorcako aireportutik, 2017ko maiatzetik.

Konpainiak ohar batean jakinarazi duenez, datorren urtean 2016an baino % 28 txartel gehiago eskainiko ditu, baita % 21 hegaldi gehiago ere. Halaber, 2012an Mallorcan hegaldiekin hasi zenetik 400.000 bidaiari baino gehiago eraman ditu.

Bilborako ibilbidea maiatzaren 29an jarriko dute martxan, astean behin edo bitan, eta 7.800 eserleku eta 60 hegaldi eskainiko dituzte. Genova eta Bilbo arteko linea berria ere izango da, eta maiatzaren 28an jarriko ditu martxan. Astean behin izango da.

2017rako, 14 jomuga izango ditu: Bilbo, Zaragoza, Asturias, Bordele, Nantes, Frantziako Tolosa, Bari, Genova, Palermo, Pisa, Turin, Venezia, Verona eta Southampton.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo