Gizartea -
Garaje batean lotan ari zirela
Hiru gizon hil dira Jaenen, sute batean
Olibak biltzen lanean ziharduten hiru sasoilari hil dira bart, antza denez kea arnastuta, etxebizitzatzat atondutako garaje batean.
Agentziak | Erredakzioa
30 eta 34 urte arteko hiru gizonezko hil dira bart Jaenen, Rus udalerriko El Marmol herriko garaje batean, izandako sutean. Itxura denez, sasoilarientzat etxebizitza gisa atondutako kotxetegi batean piztu da sua, oraindik ikertzen ari diren arrazoiak tarteko.
Gertakariaren berri 04:30ean izan dute Andaluziako Larrialdi Zerbitzuek, herritar batek 112 telefono zenbakira deituta.
Suhiltzaileek hiru gizonen heriotza baieztatu dute, eta zantzu guztien arabera kea arnasteagatik izan dela erantsi dute. Jose Najera herriko alkateak azaldu duenez, olibak biltzeko sasoian Senegal eta Malitik herrira duela hamar urtetatik urtero joaten diren langileak dira hildakoak.