Gizartea -

‘Justizia eraginkorrena’

Gasteizko epaitegi baten azkartasuna eta errendimendua saritu dituzte

Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko epaitegia, Jose Luis Nuñez Corralek gidatzen duena, saritu du, “Justizia eraginkorrenaren” sailean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko epaitegia saritu du, bere jardunbidean “erantzun denbora oso baxua eta errendimendu handia” erakutsi dituelako.

Gasteizko epaitegi horrek eta Madrilgo Lan arloko 31 zenbakiko Epaitegiak jasoko dituzte Justizia Kalitatearen saria, erakunde horrek ohar baten bidez iragarri dutenez.

Epaimahaiak epaitegi horiek zuzentzen dituzten magistratuen “lana, ardura, ahalegina eta profesionaltasuna” aitortu ditu, Jose Luiz Nuñez Corral Arabako hiriburuko epaile dekano ere badenarena, Gasteizkoaren kasuan.

“Eguna joan eguna etorri beraiekin lan egiten dutenen” beharra ere aitortu nahi du sariak, Margarita Gomez de Segura eta Luis Fernando Sanchezena, Gasteizko epaitegiari dagokionez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteiz