Gizartea -
Gasteiz
500 marihuana landare atzeman dituzte Gasteizko pabiloi batean
Emakume bat atxilotu dute osasun publikoaren kontrako delitua leporatuta. Halaber, egindako miaketan laborantzako eta komertzializaziorako materiala topatu dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gasteizko Udaltzaingoak 500 marihuana landare atzeman zituen pasa den astelehenean Betoño industrialdeko pabiloi batean. Operazio berean emakume bat atxilotu zuten osasun publikoaren kontrako delitua leporatuta. Gainera, egindako miaketan laborantzako eta komertzializaziorako materiala topatu zuten.
Atzo egindako miaketan udaltzainek tamaina erdiko 258 marihuana landare, 202 landare txiki, loraldian zeuden 40 landare, 214 aldaxka eta 4,099 kukulu lehor antzeman zituzten.
Halaber, Udaltzaingoak argiak, transformadoreak, iragazkiak, erauzgailuak, haizagailuak, baskulak, ongarriak, estimulatzaileak eta fungizidak ere topatu zituen.
Astelehenean atxilotutako emakumeak pabiloiaren jabea dela aitortu du.