Gizartea -

Auzitegi Konstituzionala

Onartu dute PPk Abortuaren Legearen aurka aurkeztutako helegitea

Era berean, Nafarroako Gobernuak aurkeztu zuen errekurtsoa tramitera onartu du Auzitegi Konstituzionalak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak gaur jakinarazi duenez, PPk eta Nafarroako Gobernuak Abortuaren Legearen kontra aurkeztutako helegiteak onartu ditu.

Gainera, Diputatuen Kongresuari, Senatuari eta Gobernuari hiru eguneko epea ematea adostu du Auzitegiak. Horrela, PPk Abortuaren Legea indarrean ez sartzeko eta bertan behera geratzeko egin zuen eskaerari alegazioak aurkezteko aukera izango dute erakundeek.

Abortuaren Legeko zenbait artikuluren aurka egin zuen PPk, eta artikulu horiek bertan behera uztea eskatu zuen.

Besteak beste, abortua haurdunaldiaren 14. astera arte egiteko aukera liberalizatzea errekurritu zuen Alderdi Popularrak, bizitzeko eskubidearen aurka doalako, PPren hitzetan.

Legea indarrean sartu baino lehenago erabakirik hartuko ez duela iragarri du Konstituzionalak. Legea datorren astelehenean sartuko da indarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea