Gizartea -

Jada ezin da erabili

Urkulluren ahotsaz mezuak bidaltzeko aplikazioaren bizitza laburra

Sare sozialetan, Urkullu lehendakariaren ahots faltsu batek irakurritako hainbat eta hainbat mezu agertu dira asteburu honetan; Aholab EHUko ahots laborategiaren erreminta bat erabiliz sortu dituzte.

Edozein mezu idatzi Urkulluren ahotsaz irakurtzen zuen aplikazio batek
Edozein mezu idatzi Urkulluren ahotsaz irakurtzen zuen aplikazio batek
Edozein mezu idatzi Urkulluren ahotsaz irakurtzen zuen aplikazio batek

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edozein mezu idatzi Iñigo Urkullu lehendakariaren ahotsaz irakurtzen zuen aplikazio bat izan da asteburu honetako izarra sare sozialetan, Euskal Herrian. Bizitza laburra izan du, halere, aplikazioak, eta ordu batzuez soilik erabili ahal izan da, desaktibatu egin baitute.

Erremintak Aholab Euskal Herriko Unibertsitatearen ahots laborategiaren lana du oinarri. Zentro horretan garatutako sistema batek pertsona baten ehun esaldi grabatzea ahalbidetzen du, horietatik abiatuta, pertsona horren ahots patroia sortzeko. Sistemak edozein testu idatzi pertsona horren ahotsaz erreproduzitzea ahalbidetzen du gero.

Asteburuan, norbaitek lehendakariaren ahotsa imitatu eta haren sintesia esteka batera igotzea erabaki zuen, eta, horrela, edozeinek idatzizko mezu bat sartu eta sistemak Urkulluren ahotsaz irakurtzen zuen. Hainbat pertsonak lehendakariaren ahotsa zuten denetariko mezuak bidali zituzten orduan Internet bidez.

Igande goizerako, esteka ez zegoen erabilgarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste barregarriak Iñigo Urkullu Lehendakaria Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Aplikazioen albisteak