Gizartea -

Errefuxiatuen krisia

Mikel Zuluaga:'Basakeria honen aurrean derrigorrezkoa da desobeditzea'

Mikel Zuluaga eta Begoña Huartek berretsi egin dute berriro ahaleginduko direla errefuxiatuei desobedientzia zibilaren bidez laguntzen.

Mikel Zuluaga eta Begoña Huarte Greziako Parlamentuaren aurrean. Argazkia: EFE
Mikel Zuluaga eta Begoña Huarte Greziako Parlamentuaren aurrean. Argazkia: EFE
Mikel Zuluaga eta Begoña Huarte Greziako Parlamentuaren aurrean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Zuluaga eta Begoña Huarte ekintzaileek desobedientzia zibilaren bidetik jarraituko dutela azpimarratu eta Espainiako Gobernuak eta Europar Batasunak errefuxiatuei babesa emateko hartu zituzten konpromisoak bete gabe segitzen dutela salatu dute, Greziako Parlamentuaren aurrean egindako agerraldian.

Zuluaga eta Huarte joan den astean atxilotu zituzten Euskal Herrira zortzi errefuxiatu ekartzeko ahaleginean. Epaileak legez kanpoko immigrazioari mesede egitea eta errefuxiatuen segurtasuna arriskuan jarri izan leporatu zien. Egun, bermepean aske daude, epaiketaren zain.

?Horrelako basakeria baten aurrean, gizarteak desobeditzeko beharra dauka?, adierazi du Zuluagak. ?Historia gerrekin eta genozidioekin idatzi da, baina baita desobedientzia ekintzen bidez ere?, erantsi du.

Huartek, berriz, ondokoa adierazi du: ?Pertsonago gara orain, gizakiago; berriro ahaleginduko gara?.

1936ko Gerran herritarrei Estatutik ihes egiten edo XIX. mendean esklabo beltzei AEBtik Kanadara alde egiten laguntzen aritu ziren ekintzaileekin alderatu dute gertatutakoa.

Helburua zortzi errefuxiatuak Euskal Herria ekartzea zela kontatu dute berriro, eta hemen alojamendua eta lana bilatzeko eragile sozialen laguntza izango zutela erantsi dute.

Gaurko agerraldian errefuxiatu horietako bi egon dira: Rajim eta Bejros.

Rajimek uste du ez dela inolako deliturik egin. ?Hemen delituak egiten ari dena Europa da, bere (migrazio) politikarekin?.

?Iraniarra naiz eta nire delitua Iranen jaio izana da. Erregimen horrek ez du adierazpen askatasunik permititzen eta mundu guztian atentatu terrorista gehien egiten dituena da. Txinarekin batera, exekuzio gehien burutu dituen herrialdea da?, nabarmendu du Bejrosek.

Horrez gain, Iran Ekialde Ertaineko eta Afganistango gerretan nahasita dagoela eta, Turkiaren batera, Alepoko (Siria) sarraskien erantzulea dela esan du.

Ildo horretan, Europar Batasuna kritikatu du iraniarrei asilo-agiria ukatu egiten dielako.

?Gure kontrako diskriminazioa salatu nahi genuen, guri ez baitizkigute babeserako eskubidea aitortzen?, deitoratu du Rajimek.

?Mikelek eta Begok mezu argia igorri nahi izan zuten. Berdin dio porrot egin izanak, saiatu izanagatik esker ona adierazi nahi diet?, erantsi du Bejrosek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gizartea albisteak Grezia Gaurko azken ordukoa Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak Igorre albisteak