Gizartea -
Jose Ignacio Munilla
'Nire agendan daude ETAko presoen senide eta ETAko biktimen bisitak'
Jose Ignacio Munilla, Donostiako gotzaina, izan da Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.
Jose Ignacio Munilla, Donostiako gotzaina, izan da Euskadi Irratiko 'Faktoria'n. Jose Luis Alvarez Santakristina, Txelis, ETAko buruzagi ohiaren adierazpenen ondotik, Munillak hauxe adierazi du: 'barkamena eskatzeak gizakiari duintasuna ematen diola'.
Errefuxiatuen krisiari erantzutea Elizaren lehentasuna dela iritzi dio, bestalde, eta, ildo horretan, txalotu egin du Begoña Huarte eta Mikel Zuluaga atxilotu zituzten ekintzaileek errefuxiatuak Euskal Herrira ekartzeko egindako ahalegina.
Bestalde, Eliza katolikoak krisialdia bizi duela aitortu du Munillak: 'garai batean misioetan fedea urrutira eraman genuen eta orain haien beharra daukagu gure artean fedea zabaltzeko'.