Gizartea -
Asteburuan
Irteera operazioaren bigarren eguna, istilurik gabe
Ordu-tarterik arriskutsuena 14:00etatik 20:00etara izan ohi da. Iaz, istripuetan bizitza galtzeko kausarik garrantzitsuenak alkohola, segurtasun uhala ez erabiltzea eta abiadura izan ziren.
Erredakzioa
Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) aurrikusi duenez, aurtengo udako irteera operazioan 4,1 milioi joan-etorri izango dira, udako lehenengo operazioan.
Halaber, DGTk ohartarazi du ordu-tarterik arriskutsuena 14:00etatik 20:00etara izan ohi dela, istripu gehien izaten den tartea, alegia; hori dela eta, bereziki bazkalondoan zuhurtasunez jokatzea gomendatu dute. Bidetik ez irteteko (istripuen % 45) eta eskualde-errepidetan gidatzerakoan ere kontuz ibiltzeko esan dute.
Kasuarik ohikoenak
Iaz, hildakoen % 45ak ez zeukan segurtasun uhala jarrita eta odol litro batean 0,5 eta 0,8 arteko alkohol-gramo tasa izateak istripu bat izateko aukera bost bider handitzen du. Izan ere, istripuetan bizitza galtzeko kausarik garrantzitsuenak alkohola, segurtasun uhala ez erabiltzea, bidetik irtetea eta abiadura izan ziren.
Uda honetan, Trafikoaren Legean egindako azken aldaketak bereziki zainduko dira. Horrela, zigarro-mutxikinak leihotik botatzea eta nabigatzailea eskuz aldatzea gidatzen ari den bitartean zigortuko dute.