Gizartea -
Jazoerak
Lau lagun zauritu dira Muskizen eta Hernanin izandako bi sutetan
Bi etxebizitzatan piztu dira suteak, eta kea arnasteagatik zauritu dira lau bizilagun. Hori dela eta, Gurutzetako eta Donostiako Ospitalera, hurrenez hurren, eraman dituzte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lau lagun zauritu dira igande honetan Muskizeko eta Hernaniko bi etxebizitzatan piztutako suteetan, SOS Deiakek jakinarazi duenez.
Lehenengo sutea Hernanin (Gipuzkoa) jazo da. Eguerdi aldera Hernaniko Andre kaleko etxebizitza batean hasi da sutea. Bi bizilagunek kea arnastu dute, ondorioz, Donostiako Ospitalera eraman dituzte.
Bestalde, 16:00ak aldera beste sute bat piztu da Muskizeko Akaziak auzoko etxebizitza batean. Suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu dira, eta bi lagun Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea