Gizartea -

Etxebizitza batean, Gipuzkoan

Lau pertsona ospitalean, Hernanin sute bat izan eta gero

Sua 10:45al aldera piztu da ezagutzen ez diren arrazoiengatik. Kaltetuak ospitalera eraman dituzte kea arnastu ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau lagun ospitalera eraman dituzte gaur, larunbata, goizean Hernanin izandako sute baten ondorioz kea arnasteagatik. Sua herri gipuzkoarraren Elkano kaleko 18. zenbakiko etxebizitza batean piztu da.

Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, sua 10:45al aldera piztu da ezagutzen ez diren arrazoiengatik.

Garrak bertatratu diren suhiltzaileek itzali dituzte. Aipatutako lau pertsonak Donostiako Ospitalera eraman behar izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea