Gizartea -
Alacant
Labar batetik salto egiten saiatu da bikotekidea hil ostean
Alacanten atxilotu dute gizona buruaz beste egiteko asmoa zuenean, ustez, bikotekidea laban batekin hil egin ondoren.
Erredakzioa
30 urteko gizon bat atxilotu egin dute labar batetik salto egiteko asmoa zuenean, Alacanteko San Antonio Lurmuturrean, ustez, bikotekidea hil egin ondoren herri horretako etxebizitza batean.
Biktima 30 urte inguruko gizon bat da eta bere gorpua etxe barruan aurkitu dute laban batekin egindako zauriekin.
Larrialdietako zerbitzuek pertsona baten deia jaso dute 10:30ean, bikotekidea hil egin ostean buruaz beste egingo zuela adieraziz. Polizia labarrera bertaratu da, gizonak salto egitea ekidinez eta atxilotu egin dute.
Agenteak krimena izan den etxebizitzara hurbildu dira eta bertan biktimaren gorpua aurkitu dute arma zuriarekin egindako zauriekin.