Gizartea -

2008ko sanferminetan hilda

Nagore Laffageren familiak justizia eskatu du

Datorren uztailaren 7an bi urte beteko dira Jose Yllanesek gaztea hil egin zuenetik. Nagoreren amak Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztu du krimena homizidio ordez hilketa izan zela deklaratu dezaten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagun bidu dira Iruñean Nagore Laffageren omenez. Iruneko erizain gaztea Jose Diego Yllanes Nafarroako Klinikako psikiatra baten eskutan hil egin zen 2008. urteko uztailaren 7an.

Medikuari homiziodioa egiteagatik zigortu zuen epaiaren ostean, Nagore Laffageren familiak helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Gorenean krimena hilketa izan zela deklaratu dezaten.

Kontzentrazioan gaztearen ama, aita eta nebaz gain, herritar asko eta NaBaiko ordezkariak eta Iruñako Udalean PSNren bozeramalea ere izan dira.

Herritarrek kamisetak eta pankartak eraman dituzte Nagoreren aurpegiarekin eta "ez zen eroaldia izan, hilketa izan zen" oihukatu dute.

Nagoreren amak Iruñeko eta Gipuzkoa osoko herritarrek bi urtetan zehar eman dieten babesa eskertu du egin die. "Emakumeak gizonezkoen berdinak gara eta errespetatu behar gaituzte, baina batez ere justizia egon behar da", adierazi du ere.

Tere Saezek ''Los lunes lila'' kolektiboaren izenean hitz egin du eta saferminak bezalako jaietan ere errespetatua izateko eskubidea aldarrikatu du.

Saezek Yolanda Barcina Iruñeko alkatearen "jarrera lotsagarria" kritikatu du, sanferminak baino hasi baino lehen indarkeria mota horren kontrako kanpaina bat aurrera eramateari uko egiteagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea