Gizartea -
Nafarroa
186 km/h-ko abiaduran zihoan 90eko muga duen tarte batean, Azkoienen
Andosillako bizilagun batek gidatzen zuen autoa. Foruzainek topatu eta inputatu egin dute.
eitb.eus
Foruzaingoak Andosillako bizilagun bat inputatu zuen aurreko asteazkenean, 186 km/h-ko abiaduran gidatzeagatik 90eko muga duen tarte batean, Nafarroa 115 (Tafalla-Peralta-Rincon de Soto) errepidean, hain zuzen, Azkoienen.
Hilaren 9an abiarazi zuten errepide arrunten kontrolerako kanpaina bereziaren baitan, Tuterako Foruzaingoaren Polizia-etxeko Radar Taldeko agenteek autoa atzeman zuten, baimendutako gehienezko abiadura nabarmen urratu zuelako.
Ondoren, Tafallako Polizia-etxeko agente batzuek autoa topatu, eta gidaria identifikatu eta inputatu zuten, Foruzaingoak ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Kanpainak hilaren 15era arte jarraituko du, errepide arruntetan izan ohi diren istripuen kopurua murrizteko asmoz. Iaz 18 pertsona hil ziren errepide horietan, Nafarroako errepideetan hil ziren biktima guztien % 72.