Gizartea -

Lan gatazka

Bertan behera utzi dute Madrilgo metroaren greba, hilaren 12 arte

Joan den astean, langileek hankaz gora jarri zuten hiriburua, gutxieneko zerbitzurik gabeko greba egin baitzuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Metroaren langileek bertan behera utzi dute greba uztailaren 12 arte, gaur jakinarazi dutenez. Gainera, hurrengo egunean bilera egingo dute, lanuzteak berriro abiatu edo ez erabakitzeko.

Erabakia gaur goizean hartu dute, asanblean. Bileran, langileek hiru proposamen bozkatu dituzte, eta azkena onartu dute, hots, greba behin-behinean bertan behera uztea.

18:00etan beste bilera bat egingo dute, arratsaldeko txandakoek goizekoek hartutako erabakia berresteko.

Joan den astean, Madrilgo metroaren langileek hankaz gora jarri zuten hiriburua, gutxieneko zerbitzurik gabeko greba egin baitzuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea