Gizartea -
Inkesta
Euskaldunek Patxi Lopez hautatu dute garagardoak hartzera joateko
Gogokoen artean ere Karlos Arguiñano, Fito Cabrales abeslaria, Jorge Fernandez, Edurne Pasaban eta Iñaki Azkuna aurkitzen ditugu.
Erredakzioa
Euskaldunek Patxi Lopez lehendakaria hautatu dute garagardoak edateko lagunik "hoberena" izateko., ''Cerveceros de España'' elkarteak Euskal Herriko pertsonai ezagunenak nortzuk diren ezagutzeko egiten du "Norekin joango zinateke kaña batzuk edatera?" inkesta.
Bigarren postuan Karlos Arguiñano sukaldaria dago eta hirugarren Fito Cabrales abeslaria gelditu da. Gogokoen artean ere Jorge Fernandez, Edurne Pasaban alpinista eta Bilboko alkatea Iñaki Azkuna aurkitzen ditugu.
Inkestaren arabera, euskadunak politikarien alde agertu dira garagardoa edateko, botoen % 46arekin. Hauen atzetik telebistako aurpegi ezagunak botoen % 22arekin eta kirolariak % 14arekin daude.