Gizartea -

Konstituzionalaren epaia

PPk Estatutaren epaia errespetatzen duela ziurtatu du Rajoyk

Horrela, PPko presidenteak amaitutzat eman nahi izan du Kataluniako Estatutaren inguruan piztutako polemika, eta "Estatu senaz" jokatuko duela ziurtatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy PPko presidenteak amaitutzat eman du gaur Kataluniako Estatutaren polemika, eta bere alderdiak Auzitegi Konstituzionalaren epaia errespetatu egiten duela ziurtatu du.

PPko Zuzendaritza Nagusiaren bileran egindako hitzaldi batean, Rajoyk esan du "etorkizunera" begiratu beharra dagoela orain, eta hemendik aurrera "zuhurtziaz" eta "Estatu senaz" jokatuko duela.

Bere esanetan, gauzak "hobe" egin daitezke eta "hobe" egin behar dira Katalunian, orain ez bezala, eta PPk "aldaketa" hori gauza dezakeela iritzi dio.

Hori horrela, PPren politikak aurreikus daitezkeela eta alderdiak ez duela "inor" engainatzen ziurtatu du. "Bere hautesleekin eta interes orokorrarekin baino ez du konpromisoa", nabarmendu du.

Hitzaldian Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearen aurka egin du, eta "lehen unetik" Estatutaren polemikaren "protagonista" eta "aktore nagusia" izan dela kritikatu du.

Horren ildotik, "fribolitatea" eta "Estatu sen falta" izatea egotzi dio. "Denak engainatu ditu; alderdiak eta herritarrak", salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea