Gizartea -

Errezeloak

Nafarroaren eta Murtziaren erresistentzia Abortuaren Legearen aurrean

Abortuen praktikak "berdina izaten jarraituko" duela esan du Nafarroako Gobernuak. Bestalde, lege berria "betetzeko arrazoirik ikusten ez" duela adierazi du Murtziako presidenteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abortuaren Lege berria gaur sartu da indarrean Nafarroaren eta Murtziaren erresistentziarekin, izan ere, bi erkidego horiek euren desadostasuna azaldu dute. Bien bitartean, araua erkidego guztiek "normaltasunez" eta "arazorik gabe" aplikatuko dutela uste du Gobernu zentralak.

Bibiana Aido Berdintasun ministroak eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak legea defendatu dute, abortuen kopurua murriztu eta bilatu ez diren haurdunaldiak saihestu nahi dituelako.

Legea erabat konstituzionala dela esan dute biek, eta baita Francisco Caamaño Justizia ministroak ere. Era berean, lege berriak profesionalei zein emakumeei babes handiagoa ematen diela azpimarratu dute.

Hala ere, eta nahiz eta Aidok erkidegoen "leialtasun instituzionala" goraipatu, Murtziak eta Nafarroak legea arbuiatu dute.

Errefusak

Nafarroan abortuen praktikak "berdina izaten jarraituko" duela esan du Alberto Catalan Nafarroako Gobernuko bozeramaileak, hau da, legeak aurrikusitako kasuetan abortuak bermatuko dituzte, baina ebakuntzak foru erkidegotik kanpo egingo dituzte, Maria Kutz Osasun kontseilariak azaldu duenez.

Bestalde, lege berria "betetzeko arrazoirik ikusten ez" duela adierazi du Ramon Luis Valcarcel Murtziako presidenteak, izan ere, "oraindik ez da behin betiko ezarri", PPk eta Nafarroako Gobernuak jarritako errekurtsoen inguruan Auzitegi Konstituzionalak ez duelako erabakirik hartu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea