Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Emakume bat hil du ustez haren bikotekideak Landeten (Cuenca)
Biktimak zein ustezko hiltzaileak buruko arazoak dituzte eta medikuen laguntza jasotzen dute etxean. Biktimen arretarako zerbitzua: 016
Erredakzioa
Emakume bat (Feliciana Lopez, 68 urte) hilda aurkitu dute etxean Cuencan, Landeten, ustez senarrak emandako labankaden ondorioz. Ustezko hiltzailea, 77 urteko P. M.M., gertakariak jazo diren tokian eman dute atxilo.
Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, joan den igandean biktima bisitatzera joan zen auzokide batek aurkitu zuen emakumea hilotz. Felicia non zegoen galdetu zion auzokideak haren senarrari eta lotan zegoela erantzun zion. Auzokideak, baina, buruz behera eta odoletan ikusi zuen Feliciana.
Biktimak zein ustezko hiltzaileak buruko arazoak dituzte eta, horregatik, medikuen laguntza jasotzen dute etxean bertan. Bi seme-alaba dituzte. Biktimen arretarako zerbitzua: 016