Gizartea -
Zozketak
Barakaldar batek milioi bat euro baino gehiago irabazi ditu Bonolotoan
Saridun bakarra izan da eta, zehazki, 1.182.696 euro jasoko ditu.
Erredakzioa
Barakaldoko lagun batek milioi bat euro baino gehiago irabazi ditu Bonoloto zozketan 10 euro jokatu eta gero.
Bizkaiko Loteria eta Apustuen erakundeak jakitera eman duenez, aipatu barakaldarra izan da saridun bakarra eta apustua Barakaldoko ''Loteria Betes'' administrazioan egin zuen. Zehazki, 1.182.696 euro irabazi ditu.
Bizkaian izan den saririk handiena Igorreko apustulari batek lortu zuen 2005eko martxoaren 20an Loteria Primitiboaren sari potoloa, 10 milioi euro baino gehiago, eskuratuta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea