Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Andoaingo neskaren erasotzailea atxilotu dute

18 urteko emakume gaztea bortxatzen saiatu eta gogor jipoitu egin zuen. Gertakariak jazo ziren egunetik desagertuta egon da mutila. Bere burua entregatu duenean atxilotu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoaingo 18 urteko emakumearen erasotzailea atxilotu du goizean Ertzaintzak. Gertakaria ekainaren 25ean jazo zen. 17 urteko mutil batek sexu-erasoa egin eta sekulako jipoia eman zion. Erasoaren ondorioz, biktima ospitalera eraman behar izan zuten eta zenbait egun igaro zituen bertan.

Erasotzailea, gaur arte, ihes eginda egon da. Goizean bere burua entregatu du Donostiako epaitegietan eta une horretan atxilotu dute. Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, delituak egiteagatik aurrekariak ditu.

Oraingoz, Ertzaintzaren komisarian dago, epailearen aurrera eramateko zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea