Gizartea -

Bederatzi urtez kargugabetuta

Zamudioko alkatea zigortu dute, prebarikazioa leporatuta

Sorkunde Aiarzak (EAJ)baimena eman zion bizilagun bati haren baserrian obrak egin zitzan, baina handik egun batzuetara lanak etetea eta egindakoa eraistea agindu zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Zigor-arloko 3. epaitegiak Sorkunde Aiarza (EAJ) Zamudioko alkatea zigortzea erabaki du, prebarikazioa leporatuta. Ebazpenaren arabera, bederatzi urtez kargu publikoan izateko debekua jarri diote.

Epaiak azaltzen duenez, herritar bati obra batzuk emateko baimena eman zion, baina gerora lanak gelditzea eta, hirigintza batzordearen bitartez, aipatu obrak eraistea agindu zuen.

Alabaina, ebazpenak dio alkateak jakin bazekiela erabaki horiek hartzea "legez kanpokoa" zela eta "arbitrarioki" jardun zuela.

2006ko urriaren 3an jazo ziren gertakariak. Zamudioko bizilagun batek bere baserrian obra batzuk egiteko baimena eskatu zuen; ez zuen erantzunik jaso eta, beraz, administrazio-isiltasuna argudiatuta, obrak hasi zituen.

Epaiaren arabera, alkateak gehiegikeriaz jokatu zuen. Arestian esandako zigorraz gain, Sorkunde Aiarzak prozesu judizialak eragindako gastuak ordaindu beharko dizkio kaltetuari, baita 2.000 euroko indemnizazioa ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea