Gizartea -

Badajozen

Emakume bat oso larri dago bikotekideak 8 labankada eman ostean

Ustezko erasotzailea atxilotu du Guardia Zibilak eta Meridako Ospitale Psikiatrikoan dago. Hiru urte zeramatzaten elkarrekin bizitzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

34 urteko emakume bat oso larri dago bikotekideak zortzi labankada eman ostean, Aceuchalen (Badajoz), Carmen Pereira Gobernuko ordezkariak gaur jakinarazi duenez.

Ustezko erasotzailea atxilotu du Guardia Zibilak eta Meridako Ospitale Psikiatrikoan dago. Hiru urte zeramatzaten elkarrekin bizitzen, Pereirak kazetariei egindako adierazpenetan azaldu duenez.

Gertakariak atzo goizaldean jazo ziren. Gizonezkoak zortzi labankada eman zizkion bikotekideari. Biktima zainketa intentsiboetako unitate batean artatzen ari dira.

Ustezko erasotzailea tratamendu psikiatrikoa jasotzen ari da Meridan, izan ere, eraso eskizofreniko bat sofritu ahal izan du. Horrela, "bere osasun egoerak horretarako aukera ematen duenean epailearen esku geratuko da", erantsi du Gobernuko ordezkariak.

Emakumeak ez ditu tratu txarrak salatu aurretik, ez zerbitzu sozialean aurrean, ezta Guardia Zibilaren aurrean ere, eta zentzu horretan, biktimek erasoen berri eman behar dutela errepikatu du Pereirak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea