Gizartea -

Gipuzkoa

1.500 marihuana landare atzeman dituzte Astigarragan

Industria-nabe batean topatu dituzte landareak eta droga hazteko material ugari. Pertsona bat ikertzen ari dira.

Plantazioak hainbat gela zituen. Ertzaintzak zabaldutako argazkia
Astigarragako marihuana plantazioa. Argazkia: Ertzaintza
1.547 marihuana landare atzeman ditu Ertzaintzak Astigarragan

0:58

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.547 marihuana landare eta droga hazteko material ugari atzeman ditu Ertzaintzak Astigarragako industria-nabe batean (Gipuzkoan), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Iturrion arabera, pertsona bat ikerketapean dago, osasun publikoaren kontrako delitua eta elektrizitate-sarearen iruzurrezko erabilera egin izana egotzita (plantazioak legez kanpoko konexioa zuen). Ertzaintzak ez du baztertu pertsona gehiago inputatzea.

Otsailaren 5eko goizaldean atzeman zuten plantazioa. Industria-nabearen beheko solairua bost gelatan zuten banatua, eta goikoa, bakarrean. Marihuana landatzeko eta hazteko gailu ugari topatu zituzten bertan agenteek: lanparak, ureztatzeko sistemak, tenperatura kontrolatzeko gailuak...

Guztira, 1.547 landare, 600 watteko 100 lanpara eta 21 haizemaile konfiskatu zituzten. Geletako bat marihuana lehortzeko erabiltzen zuten, eta bahetu eta pisatzeko gailuak zituzten bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Gizartea Astigarraga albisteak Gaurko azken orduko albistea