Gizartea -

Lan-istripua

Azpikontratatutako langile bat hil da Petronorren

Enpresa-batzordeak salatu du heriotza hori lan-baldintza txarren ondorio dela eta 24 orduko dolu-eguna deitu du astearte honetan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azpikontratatutako langile bat hil da Petronorrek Muskizen duen lantegian, petrolio-findegiak bere instalazioak berrikusi eta berrikuntza teknologikoak sartzeko egin duen etenaldi orokorrean, enpresa-batzordeak jakinarazi duenez. Beharginak Masa enpresan egiten zuen lan.

Petronorrek ohar bidez eman dituen azalpenen arabera, arrazoi naturalak tarteko hil zen, larunbatean, 20:30 inguruan, gaueko txandan lanean hastear zela.

Enpresako osasun-zerbitzuak artatu zuen gizonezkoa, baina berehala hil zen.

Enpresa-batzordeak Petronorreko lan-baldintzak salatu ditu: "12 orduko lanaldiak ohikoak dira; egin beharreko lanak arriskutsuak dira eta horrek tentsioa eragiten du; gainera, ahalik eta azkarren egiteko premia egoten da. Horren guztiaren ondorio da ezbeharra".

Beharginaren familiari eta lagunei babesa agertzeaz gain, Petronorreko enpresa-batzordeak eta kontratatutako beste enpresetako ordezkariek 24 orduko dolu-eguna deitu dute gaurko, 08:00etan hasita

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Lana Petronor albisteak Muskiz argazkiak Albisteak