Gizartea -
Txirrindularitza
Jacinto Asteinza zendu da, beteranoetan munduko txapeldun izandakoa
Osasun-arazoak zirela eta, egunak zeramatzan Galdakaoko Ospitalean. Beteranoen mailan munduko txapeldun izateaz gain, Espainiako Txapelketa zazpi aldiz irabazi zuen.
G.P.
Jacinto Asteinza zornotzarra zendu da gaur goizaldean Galdakaoko Ospitalean 83 urte zituela.
Txirrindularitzako beteranoen mailan munduko txapelduna izan zen eta Espainiako Txapelketa zazpi aldiz irabazi zuen.
Bihotzeko arazoak zituen eta joan den ostegunean ospitalera eraman behar izan zuten, neumonia batek jota. Azkenean, astearte honetako goizaldeko 04:00ak inguruan hil egin da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea