Gizartea -

Gipuzkoa

Hilda aurkitu dute Beasainen falta zen 19 urteko gizonezkoa

Familiak goizaldean eman du abisua, etxera joan ez dela ikusita. Bilaketa taldeak Murumendi inguruan aurkitu du gaztearen hilotza.

19 urteko gizonezkoa bilatzeko operatiboa. Argazkia: Goierriko Gurutze Gorria
19 urteko gizonezkoa bilatzeko operatiboa. Argazkia: Goierriko Gurutze Gorria

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilaketa taldeko kideek gaur goizean aurkitu dute atzodanik Beasainen falta zen 19 urteko gizonezkoaren hilotza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Larrialdi Zerbitzuetako kideek goizean goiz abiatu dute bilaketa Usurbe mendian, errepikagailuaren inguruetan hasita. Bilaketa lanetan, besteak beste, Jaurlaritzako teknikariak, Gurutze Gorriko eta DYAko kideak eta Ordiziako Babes Zibilekoak aritu dira, eta baita Ertzaintzako agenteak ere, txakur eta guzti.

Gaztea Usurbe mendira abiatu zen atzo, eta, etxera itzuli ez zela eta berarekin harremanetan jarri ezin zutela ikusita, senideek 02:00ak aldera eman diote abisua Ertzaintzari.

Hildakoaren autoa Usurbe mendiko errepikagailuaren inguruetan aurkitu dute, eta, beraz, errepikagailuaren inguruetan abiatu dituzte hura bilatzeko lanak.

Bilaketa taldeak Murumendi inguruan aurkitu du gaztearen hilotza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gurutze Gorria albisteak Beasain Eguneko albisteak