Gizartea -

AZTI-Tecnalia

Itsasoaren batez besteko ur-mailak 50 zentimetro igo ditzake Euskadin

Arezko hondartzak kostako batezbesteko linearen %25 eta 40ko atzerapena izatea espero da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itsasoaren batez besteko ur-maila 49 zentimetroko igoera dela eta Gipuzkoako kostaldeko 111 hektareak eragin txarra izango dute AZTI-Tecnalia eta Ikasketa Aurreratuen Mediterranear Institutuak (IMEDEA) elkarrekin egin duten ikerketa baten emaitzen arabera.

Bizkaiko golkoan egindako tenperaturaren proiekzioak, 2001tik 2099ra ur-maila zentimetro inguruan igo dezakeela esan dute. Hau hedapen termikoa eta urtzaldi globalaren ondorioa da.

Txostenak ere 1943tik 2004ra kantauri kostaldearen ur-maila 12,8 zentimetro igo dela dio.

Ikerketa egiteko, ikertzaileek LIDAR izeneko teknologia erabili dute. Laser igorle batetik objektu bateraino tartea neurtzeko balio du. Horrela, lurraren definizio handiko eredua sortzen da.

Arrisku ebaluazio hau, administrazioek klima-aldaketaren adaptazioarentzat neurriak pentsatzeko da oso erabilgarria, arezko hondartzak kostako batezbesteko linearen %25 eta 40ko atzerapena izatea espero delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea