Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Ustez bere emaztea hil gizona atxilotu dute Cuencan
Urruntzeko agindua zuen bere bikotekideak arma zuri batez zauriak egin omen zizkion emakumeari. Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako arreta telefonoa: 016.
Erredakzioa
Ustez atzo bere emaztea hil zuen 33 urteko gizona atxilotu du Guardia Zibilak Villanueva de Jaran (Cuenca).
Ustezko erasotzailea bere semearekin bidaiatzen zegoen atzo goizean eta istripu bat izan zuten. Beste auto baten kontra talka egin zuten N-310 errepidean El Picazon (Cuenca).
Istripuaren ondorioz ikertzaileek emakumearen gorpua aurkitu zuten atzo arratsaldean Cuencako Villanueva de la Jara herrian eta arma zuriarekin egindako zauriak zituen, ustez urruntzeko agindua zuen bere senarrak eginak.
Etxebizitzako geletako batean, manta baten azpian, aurkitu zuen Goardia Zibilak emakumea hilotz.
Hala ere, autopsia egin arte, ez dute jakingo emakumearen heriotza.
Gertakarien ustezko egileak, 44 urteko hildakoaren bikotekideak, urruntzeko agindua zuen eta oraindik ez dute atxilotu. Horregatik, polizia gizonezkoaren bila dabil oraindik.
Biktimen arretarako zerbitzua: 016