Gizartea -

Harrera familiak

13 urtetik beherako haurrak hartzeko 35 familia behar dituzte Bizkaian

Foru Aldundiak bost sehaska huts jarri ditu Bilbo erdigunean harrera familia berriak lortzeko kanpainaren barruan.

Argazkia: Bizkaiko Aldundia
Argazkia: Bizkaiko Aldundia
Argazkia: Bizkaiko Aldundia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Sanchez Robles Bizkaiko Gizarte Ekintzako diputatuak jakinarazi duenez, 3 urtetik beherako haurrak hartzeko 10 pertsona edo familiaren premia larria dago lurraldean. Halaber, 3 eta 13 urte bitarteko adingabeak hartzeko prest dauden beste 25 harrera familia behar dira, izan behin-behinean edo modu iraunkorrean.

Bizkaiko Diputazioak "Benetan ez zaizula sehaska bat sartzen etxean?" izeneko kanpaina bat jarri du abian, haurrak harreran hartzeko prest dauden familiak aurkitzeko.

Halaber, anai-arrebak edota behar bereziak dituzten adingabeak etxean hartzeko prest dauden familien bila ari dira. Azaldu duenez, 25 harrera familia behar dituzte modu iraunkorrean.

Foru diputatuaren esanetan, gaur egun 314 adingabe bizi dira harrera familiatan Bizkaian: 214 senideekin (aiton-amonak eta izeba-osabak nagusiki) eta gainerakoak beste familiatan. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren harrera zentroetan adin ezberdinetako 450 adingabe bizi dira.

Foru Aldundiak bost sehaska huts jarri ditu Bilbo erdigunean harrera familia berriak lortzeko kanpainaren barruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gizarte zerbitzuak berriak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Umeak albisteak gaur Aitak albisteak