Gizartea -
Kostaldeari buruzko txostena
Greenpeace: 'Kirol-portuen hazkunderik handiena izan du EAEk'
"Kostaldearen hondamen" txostena aurkeztu du Greenpeacek; Bertan, Espainiako kirol-portuen hazkunderik handiena Euskadin jazo dela salatzen dute.
Erredakzioa
1985etik 2006ra EAEko kirol-amarratzeak 1.280tik 4.825era gora egin dute; Espainiako hazkunderik handiena izan du Euskadik eta "arazoa konpondu ordez, Eusko Jaurlaritzak azpiegitura mota horiek sustatu ditu".
EAE ez dago Mediterraneoan eman den hirigintza-eredutik libre, Greenpeacen hitzetan. 2007an 171.900 etxebizitza proiektatu ziren; hori, batez beste, kostaldeko kilometro bakoitzeko 515 etxe dira.
Era berean, ekologistek Sustapen Ministerioa kritikatu dute; izan ere, bere promesak hutsi dituela salatu dute: "Kirol-portuetako proiektuen arrazionalizazioa edo kirol-portuen hedapenaren jasangarritasuna hautsi dute". Horren adibide da Pasaiako portuaren kanpoaldea, Greenpeacen arabera. "Natura-gune babestu batean proiektatu dute portuaren hedapena".