Gizartea -
Ezbeharra Bartzelonan
'Pendulua' arratsaldean berrikusi zuten 'zarata arraroak' zirela eta
Larunbatean, 15 urteko neska bat hil egin zen Tibidaboko joslas-parkeko atrakzio istripu batean. Gainera, hiru pertsona zauritu ziren.
Erredakzioa
Zorigaiztoko atrakzioari azterketa berezia egin zioten istripuaren arratsaldean bertan, 15:45ean, jolas-parkeko teknikoek "zarata susmagarri" batzuk entzun ondoren. Azterketa horretan ez zuten ezer arrarorik atzeman.
Bestalde, Marina Geli Generalitateko Osasun kontseilariak adierazi duenez, atzoko istripuan zauritutako 15 urteko bi neskak ospitaleratuta jarraitzen dute, bat larri eta bestea zauri arinekin. Zauritutako mutila, ostera, alta jaso du.
Kontseilariak prentsari emandako azken agiriaren arabera, egoera larrian dagoen gaztea gau osoan zehar egon da kirofanoan, baina medikuak ez da hilko den beldur.
Mutila Kataluniako Ospitalera eraman zuten eta gaur alta jaso du. Zauri arinak dituen neskak Sant Joan de Deu ospitalean jarraitzen du baina onera doa.
Saura Jaurrieta Tibidabo jolas-parkeko udal enpresako presidenteak adierazi duenez parkeko ''Pendulu'' atrakzioak kanpo azterketa bat gainditu zuen ekainaren 9an, parkeak berak egiten duen azterketa pasatzeaz gain.
Izan ere, Atzo, larunbata, 15 urteko neska bat hil zen eta beste hiru lagun zauriak egin zituzten Tibidaboko joslas-parkeko atrakzio horretan istripu bat izan ondoren.
Hedabideei egindako adierazpenen arabera, hildakoa eta beste hiru zaurituak ''Pendulu'' izeneko atrakzioan zeuden eta honen beso giltzatua "Mina de Oro" izeneko beste atrakzio baten gainera jausi da.
Gertatutakoaren zergatien inguruan ezin dela ezer susmatu adierazi du Jaurrietak. Atrakzio horrek arrakasta handia du eta ''inoiz ez du arazorik sortu'', adierazi du udal enpresako presidenteak.
Jaurrietak ezbeharra deitoratu du eta biktimen senideen beharretara jarri da.
Gaur, igandea, jolas-parkea itxita egongo da, dolua erakusteko. Parkeak datorren astean berreskuratuko du bere ohiko ordutegia, ateak asteazkenean zabalduz.