Gizartea -
Frantzian
Armada herri batera joan da, Poliziaren aurkako erasoak geldiarazteko
Poliziak errepide kontrol batetik ihes egin zuen 22 urteko mutil bat hil zuen tiroz, eta igande honetan 50 pertsonak eraso egin diote Komisaria bati.
Erredakzioa
Frantziako Gobernuak 250 militar eta bi helikoptero bidali ditu igande honetan Saint-Aignan herri txikira, 50 pertsonak Jendarmeen Komisariari eraso egin eta gero, Liberation egunkariak jakinarazi duenez.
Jean-Michel Billon alkateak azaldu duenez, aipatu erasoa "mendekua" izan da, ostiraletik larunbaterako gauean Poliziak errepide kontrol batetik ihes egin zuen 22 urteko mutil bat tiroz hil baitzuen.
Atzo, maskarak, aizkorak eta burdinezko barrak zituzten 50 pertsonak eraso egin zioten polizia-etxeari, baina badirudi ez zutela inor zauritu.
Erasotzaileek, gainera, kalteak egin zituzten argiztapen sistema publikoan eta hainbat zuhaitzatan, eta su eman zieten gutxienez hiru autori.
Poliziaren iturriak aipatuta Liberation egunkariak zehaztu duenez, oraindik gauza asko argitzeke daude 22 urteko mutikoaren heriotzean, eta hortaz, bi agente atxilotuta daude.
Bestalde, biktimaren senideek Saint-Aignan "sutan" jarriko duten mehatxua egin dute.