Gizartea -

Irisgarritasuna

Renfe Urduñako geltokia egokitzera behartu du Maria Luisaren borrokak

Irisgarritasuna hobetzeko lanak iragarri ditu konpainiak mugikortasun murriztua duen emakume honek sartzeko erraza den trena eskatzeko 120.000 sinadura aurkeztu eta gero.

orduñako geltokia

Orduña eta Bilbo artean tren egokitu bat eskatzeko 120.000 sinadura

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Renfek iragarri duenez, Urduñako (Bizkaia) geltokiaren irisgarritasuna hobetzeko lanak aginduko ditu "hurrengo asteotan". Helburua mugikortasun murriztua duten pertsonek "trenera sartzea erraztea" da, Espainiako Gobernuaren Sustapen Ministerioak bidalitako notak esaten duen arabera.

Maria Luisa Goikoetxea El Langui hip hop abeslari eta aktore ospetsuarekin batera, Urduña eta Bilbo bitartean sartzeko erraza den trena jartzeko 120.000 sinadura aurkezteko Renfeko bulegoetara bertaratu diren egun berean heldu da berria.

Sinadurak Sustapen Ministerioaren egoitzan aurkezten saiatu ziren, baina Renferen bulegoetara joateko esan diete bertan Maria Luisa eta El Languiri, eta konpainiaren Bezeroaren Arretarako arduradunarekin egon dira.

Gurpil-aulkia eramatea behartzen duen garun-odoljarioa izan zuen Maria Luisak, eta Urduñako geltokiaren irisgarritasun arazoek ez diote uzten errehabilitaziora joatea. Horregatik darama denbora asko Renferen aurka borroka egiten, trenetara igotzeko plataforma jartzea eskatzen.

Konpainiak ostegun honetan esan duenez, Bilboko Renfe Aldiriko hiru lineetako (C1, Bilbao-Santurtzi; C2, Bilbao-Muskiz; y C3, Bilbao-Orduña) 446 serieko trenetan sartzeko errazten duten plataformak jartzeko lehen frogak egingo dituzte udaran.

Konpainiak azaldu duen arabera, "mugikortasun murriztua duten bidaiariei sartzeko errazak diren trenak izan arte, aurkeztutako beharrei erantzuna eman dezaketen soluzioak ikertzeko ekimena da hori".

"Aldirien geltokietako nasak igo eta egokitu eta geltokietara irisgarritasuna hobetzea" planaren barne daude. "Guzti hori geltoki bakoitzeko eskaera maila kontutan izanda egingo dute. Ondoren, trenen sarrera nasen mailara egotea lortzeko lanak egingo dira", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Eguneko albisteak Urduña azken ordukoa Renfe azken ordukoa