Gizartea -

Zientzia

Euskadiko behatoki astronomiko garrantzitsuena inauguratu dute Bilbon

Behatokia Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoaren zabaltzan jarri dute, eta hiru metro eta erdiko kupula bat du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak Espazio Gela behatoki astronomikoa inauguratu du gaur goizean. Behatokiak Euskadiko teleskopio inportanteena dauka, hots, potentzia handienekoa.

Ingeniaritza fakultateko zabaltzan jarri dute, eta hiru metro eta erdiko diametroa duen kupula bat du. Hain da handia, ezen kaletik ere ikus baitaiteke.

Behatokia hezkuntzarako eta ikerketarako erabiliko dute, eta batik bat Zientzia eta Espazio Teknologia masterraren ikasleek erabiliko dute. Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) urrian jarriko du martxan ikastaroa.

Instalazioa Espazio Gela proiektuari esker egin dute. Gela hori ingeniaritza, fisika eta matematika ikasleei zuzenduta dago, eta duela urtebete abiatu zuten. Bizkaiko Aldundiak 665.000 euro jarri ditu lau urterako.

Behatokiak 83.000 euroko aurrekontua izan du, eta teleskopio nagusia ez ezik, ikasleentzako 25 postu eta teleskopiko txikiagoak ere baditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea