Gizartea -
Alerta horia
Ekaitzek ibilgailu, saltoki eta etxe askotan eragin dituzte kalteak
Suhiltzaileek irteera ugari egin behar izan dituzte Nafarroa osoan.
Erredakzioa
Atzo Iruñean izandako euri eta txingor ekaitzek kalteak eragin dituzte Mendebaldea auzoan zeuden hogei bat ibilgailutan eta zenbait garaje, saltoki eta eraikin publikotan.
Udalak prentsa-ohar batean jakinarazi duenez, kalte handienak Mendebaldea auzoko Miluze kalean eta Udaletxe inguruetan gertatu dira. Bertan, estoldak itxi egin dira, urak gainezka egin du eta hainbat lekutan sartu da, Marceliano etxean, San Juaneko Seminario Zaharrean eta Santo Domingoko Merkatuan, besteak beste.
Udalak prentsa ohar batean jakinarazi duenez, kalte garrantzitsuenak Mendebaldea auzoko Miluze kalean eta Udaletxeko inguruetan gertatu dira; bertan, estoldetan urak gainez egin du eta Marceliano etxean, San Juaneko Seminario Zaharrean eta Santo Domingoko Merkatuan sartu da.
Iturri berdinen arabera, 00:20 aldera ur putzu handi batek zenbait ibilgailu harrapatu ditu Miluze kalean; ondorioz, errepidea moztuta gelditu da eta emakume bat bere ibilgailutik atera behar izan du Guardia Zibilak.
Kale horretako estolda batean urak gainezka egin du eta ibilgailu bat eta furgoneta bat tokiz aldatu ditu. Era berean, edukiontziak mugitu ditu.
Guztira, 12 bat ibilgailu kaltetu dira kale horretan.
00:45etan San Jorge auzoan antzeman dituzte arazoak; bertan, 60 zentimetroko ur putzua sortu da eta hainbat ibilgailu harrapatuak gelditu dira. Bestalde, 04:00 aldera Nafarroako etorbidea moztu behar zian dute.
Zaparrada bortitzak Zurizan
Haurrentzako kanpamentu bat ebakuatu dute Zurizan, Huescan, azken orduetan izan diren euriteen ondorioz. Foru Gobernuak adierazi duenez, zaparrada bortitzek suhiltzaileak hogeita hamar aldiz eta Herri Lanen departamentuak beste hogei aldiz irtetea eragin dute.
Nafarroako Larrialdi Agentziak kudeatu du Zurizako kanpamentuaren ebakuazioa. Une horretan, bertan zeuden Zaragozako 28 haurrak eta 4 monitoreak Isabara eraman dituzte.
Horrez gain, Nafarroako Larrialdi Agentziak hogeita hamar irteera kudeatu ditu azken orduetan, gehienak Iruñeako eskualdean. Nafarroako hiriburuan, Zizur Nagusian eta Berriozarren, hainbat garaje eta etxebizitzetan ura atera behar izan dute eta suhiltzaileek ekaitzaren tximistek sortutako hiru sute itzali behar izan dituzte.
Tximistetako bi Estellerrian erori ziren eta berehala itzali zituzten, baina hirugarrena Sansoaineko lastategi batean erori da, Sanguesako eskualdean, eta suhiltzaileek sua itzali ostena, gau osoan zaindu behar izan dute
Beste 20 irteera
Herri Lanen departamentuak hogei irteera baino gehiago egin ditu azjen orduetan errepideetara eroritako harriak eta zuhaitzak kentzeko.
Goizean goiz, Nafarroako Gobernuak adierazi duenaren arabera, errepideetan ez dago arazorik. Hala ere, zaparrada indartsuak direla eta, Estatuko Meteorologia Agentziak alerta horia mantendu du Nafarroan.