Gizartea -

Nafarroan

Paziente osasuntsu bati urdaila kendu diote 'tumoreak saihesteko'

Ebakuntzaren ostean, gastroskopia bidez ikusi ezin zen 0,3 milimetroko asaldura bat aurkitu zioten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Unibertsitateko aditu talde batek urdaila kendu diote 52 urteko paziente osasuntsu bati neurri prebentibo moduan, herentziazko gaixotasun bat saihesteko.

Emakumeak mutazio patologiko bat zuen, eta ondorioz, sabeleko minbizia garatzeko aukera handiak zituela; izan ere, beste bi anai-arreba gaixotasun berdinagatik hil egin ziren.

Tumorearen ezaugarriak eta hori saihesteko tekniken zailtasunak direla eta, sabela osoa kentzea erabaki zuten; izan ere, behin tumorea garatuta, ezinezkoa da sendotzea.

Ebakuntzaren ostean, Jesus Sola espezialistak gastroskopia bidez ikusi ezin zen 0,3 milimetroko asaldura bat aurkitu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea