Gizartea -

Indarkeria matxista

Bikotekidea etxean giltzaperatzeagatik atxilotu dute, Gasteizen

Ertzaintzak eta suhiltzaileak lehenengo pisu bat zenez, leiho batetik ateratzen lagundu diote emakumeari.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 urteko mutil bat atxilotu dute arratsalde honetan, Gasteizen, bikotekidea etxean giltzaperatzeagatik eta ateratzeko aukerarik ez izateko giltzak kentzeagatik.

Segurtasun Sailaren arabera, biktimak 112 telefono zenbakira deitu du 15:00ak aldera, Arabako hiriburuko Zabalgunean duen etxetik atera ezin zuela esateko.

SOS Deiak Ertzaintza eta suhiltzaileak mugiarazi ditu, eta lehenengo pisu bat zenez, leiho batetik ateratzen lagundu diote emakumeari.

Jarraian, gaztea aurkitzeko lanetan egon dira ertzainak eta atxilotu egin dute indarkeri matxista delitua leporatuta.

_______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Gasteiz Gaurko azken ordukoa