Gizartea -
XXXVI edizioa
EHUko Uda Ikastaroek 15 ziklo eta 182 ekitaldi izango dituzte aurten
Nekane Balluerka EHUko errektoreak esan duenez, ikastaroak ekainaren 7an hasi eta irailaren 15ean amaituko dira. Asteazken honetan irekiko da matrikula egiteko epea.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroen XXXVI edizioak 15 ziklo eta 182 ekitaldi izango ditu. Azken horietan, 137 ikastaro, tailer, eskola eta jardunaldi profesional egingo dira. Horrez gain, urte osoan zehar, 20 biltzar, 5 jarduera ireki eta 20 online ikastaro. Zehazki, euskaraz 24 ikastaro egingo dira, frantsesez 2 eta ingelesez 20.
EHU errektoreak, Nekane Balluerkak, Uda Ikastaroak aurkeztu ditu asteazken honetan prentsaurreko batean. Ikastaroak ekainaren 7an hasi, eta irailaren 15ean amaituko dira. Unibertsitatearen "ezaugarri nagusienetako bat" direla esan du.
Balluerkaz gain, Vicente Gutierrezek, BBVA Fundazioaren zuzendariordeak, ere azpimarratu du gaurkotasunarekin duten harremana. UPV/EHUko Uda Ikastaroen kolaboratzaile pribatu nagusiak adierazi duenez, "gizarteari kalitatezko ezagutzaren difusio lana egiten dute ikastaroek".
Aurtengo ekitaldien artean nabarmentzekoa da DIPCek (Donostia International Physics Center), Harvardeko Unibertsitatearen laguntzarekin, antolatutako FQMD (Frontiers in Quantum Materials and Devices) biltzarra. Berkeley, Standford edo Columbia unibertsitateetako gonbidatuek hartuko dute parte.
Entre las actividades de este año cabe destacar el Congreso FQMD (Frontiers in Quantum Materials and Devices) que llegará de la mano del DIPC (Donostia International Physics Center) y que estará coorganizado por la Universidad de Harvard. Participarán invitados de las universidades de Berkeley, Stanford o Columbia.
Aurrekoetan bezala, Juan Ignacio Cirak, Ikerketa Zientifikoko eta Teknikoko Asturiasko Printzea eta BBVA Fundazioaren Ezagutzaren Mugen Oinarrizko Zientzien kategorian sariduna, izango da.
Edizio honetan Arkitektura zikloari ekingo zaio berriro; eta hurrengoak ere jorratuko dira: Erromako Itunaren 60. urteurrena; Brexitaren ondoren EBren etorkizuna; "Ciberdelincuencia y la seguridad de la información en la empresa del s.XXI", "La economía colaborativa y los nuevos modelos empresariales: su Fiscalidad", "Climate Change in an Era of Uncertainty" eta "El viaje de la vida" ikastaroak; eta Gobernantza berria, gobernu irekiaren ohiko erronkak, akatsak eta erantzun egokiak planteatuz. Gainera, osasunari, aro digitalari edo gizartearen zahartzeari buruzko galderak ere argituko dira.
Carmen Agoués ikastaroen zuzendariak adierazi duenez, Gipuzkoan, ikastaroak Miramar Jauregian egiteaz gain, Zubietan, Irungo Oiasso museoan, Getarian eta Oñatin ere egingo dira. UPV/EHUko Uda Ikastaroen presentzia finkatu egingo da, Bizkaian eta Araban: 19 jarduera egingo dira Bizkaian, Bizkaia Aretoan eta Arratian, eta Araban, berriz, 12, zehazki Gasteizen, Agurainen eta Guardian. Baionan ere bi ikastaro egingo dira.
Asteazken honetan irekiko da Uda Ikastaroen edizio berri honentzako matrikula egiteko epea. Matrikularen prezioa murriztua izango da maiatzaren 31ra arte, bai publiko orokorrarentzat (% 15), bai talde jakinentzat (ikasleak, erretiratuak, langabeak, familia ugariak); azken kasu horretan, murrizketa % 50ekoa izango da.