Gizartea -
Sutea
Gizon bat eta haren bi semeak hil egin dira Frantziako kanpin batean
Hildakoak 35, 4 eta 9 urtekoak ziren. Umetxoen ama eta gizonezkoaren emaztea zauritu egin da, eta larri dago ospitalean.
Erredakzioa
Hiru pertsona, gizonezko bat eta haren bi semeak, hil egin dira gaur goizaldean Cannet-des-Maures herriko (Frantziako Var departamendua) kanpin batean jazotako sute batean.
Gizonezkoaren emazte eta umetxoen ama larri zauritu da, eta ospitalera eraman behar izan dute.
Oraingoz ez dago garbi zerk eragin duen sua, baina Jendarmeriak ikerketa hasi du, gertatutakoa argitzeko.
Udal agintariek baieztatu dute hildakoak 35, 4 eta 9 urtekoak zirela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea