Gizartea -

Eustat

Emakumeek gizonezkoek baino errenta pertsonala baxuagoa dute EAEn

"Euskal Estatistika Urtekaria, 2010" liburuaren esanetan ere, Araba da aktibotasun tasarik altuena duen lurraldea % 58,7arekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko batez besteko errenta pertsonala 17.362 eurokoa da, eta horietatik 23.224 euro gizonentzat eta 11.857 euro emakumeentzat dira, Eustateko “Euskal Estatistika Urtekaria, 2010” izeneko lanaren arabera. Errenta pertsonal altuena duen lurraldea Gipuzkoa da (17.488 euro), gero Bizkaia (17.332 euro) eta Araba (17.190 euro) daude.

Liburuan ere aktibotasun tasa eta langabeziaren datuak aurkitzen ditugu, 2009an % 55,6 eta % 8,1ean zeudela hurrenez hurren. Araba da aktibotasun tasarik altuena duen lurraldea % 58,7arekin. Gipuzkoak % 56,3 du eta Bizkaiak % 54,2.

2009an euskal familien % 60 ordenagailua etxean zeukala eta % 89 telefono mugikorra zuela ere jakin dezakegu. Enpresei dagokienez, establezimenduen % 76 ordenagailu pertsonala zuten, % 69,9 Internet eta % 79,8 telefono mugikorra.

Hezkuntzari dagokionez, 2009-2010 ikasturtean 359.203 ikasle matrikulatuta zeudela esaten du. Horietatik 195.790k D ereduan ikasi dutela, 75.787k B ereduan eta85.614k A ereduan.

Biztanleriari buruzko kapituluan esaten duenez, EAEko jaiotza kopurua 1.000 biztanleko 9,9 jaiotza daude. Gipuzkoak du jaiotza tasarik altuena (10,4), eta gero Arabak (10,2) eta Bizkaiak (9,4).

Osasun datuen arabera, biztanleen % 6,7 osasun sistema bikaina duela esaten du, % 22,8 oso ona duela, % 50,4 ona duela, % 17 hala-holakoa duela eta % 3 txarra duela. Emakumeek hauteman txarragoa dutela ere azpimarratzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea