Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Bilbon ustez bikotekidea hiltzeagatik
Ustezko hiltzailearen ama eta anaia ere atxilotu dituzte, hilketa estaltzeagatik. Emakumea, 36 urtekoa, igandean hil zuten, Txurdinagan. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.
Erredakzioa
Atzo Ertzaintzak 42 urteko gizon bat atxilotu zuen Bilbon ustez bikotea hiltzeagatik; gizonak emakumearengandik urruntzeko agindua zuen. Gainera, ustezko hiltzailearen ama eta anaia atxilotu dituzte ere, estaltzaile gisa.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, emakumeak 36 urte zituen eta Txurdinaga auzoko etxe batean aurkitu du Ertzaintzak dei bat jaso ostean.
Osasun zerbitzuek emakumearen heriotza egiaztatu baino ez dute egin.
Emakumearen gorpuak hainbat kolpe zituela ziurtu ostean, Bilboko auzitegiko mediku forenseen zerbitzura eraman dute autopsia egiteko eta bortizki hil zutela ziurtatzeko.
Ertzaintzak etxe barruan zeuden pertsonak identifikatu ditu; besteak beste, emakumearen bikotea (18 aldiz atxilotua lapurretagatik) eta hainbat senitarteko.
Urruntzeko agindua
Maiatzean Poliziak gizona atxilotu zuen tratu txarren salaketa baten ondorioz, eta emakumearengandik urruntzeko agindua ezarri zioten.
Lehen ikerketen ostean, Ertzaintzak emakumearen bikotea atxilotu du, eta gainera, ustezko hiltzailearen ama eta anaia atxilotu ditu ere, estaltzaile gisa.
Polizia-egoitza batera eraman dituzte hiru atxilotuak epaileren esku gelditzeko zain, Herrizaingo Sailak ohartarazi duenez.
Gaitzespena
Bilboko Udaleko Bozeramaileen Batzordea astearte honetan bilduko da emakumearen hilketa gaitzesteko.
Talde politiko ezberdinen bozeramaileak bildu ostean, elkarretaratzea egingo dute 11.30ean, "Amelia Amaya Jimenezen hilketa krudela" gaitzesteko.