Gizartea -
Herrizaingo Saila
Pentsiodunei egindako lapurretak nabarmen igo dira Gasteizen
Pentsioak kobratzera doazela, pertsona nagusiei egindako lapurreta ugari salatu dituzte Gasteizen azken asteetan.
Erredakzioa
Pentsioak kobratzera doazela, pertsona nagusiei egindako lapurreta ugari salatu dituzte Gasteizen azken asteetan, gaur Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera.
Herrizaingo sailak ohar batean azaldu duenez, lapurretak egiteko modua errepikatu egiten da: lapurrek pentsioa kobratzera doazen adineko pertsonak atzematen dituzte, portaleraino jarraitu eta, galderak eginez, nahastu egiten dituzte, dirua lapurtzen duten arte.
Izan ere, azken bi hilabeteetan 14 salaketa izan dira Arabako hiriburuan. Gehienetan, bankura bakarrik doazen pertsona nagusiak dira biktimak.
Horregatik, Ertzaintzak hainbat aholku argitaratu ditu: bankura bakarrik ez joatea gomendatu die, susmagarriak dauden begiratu, diru kopuru handirik ez ateratzea, kreditu txartelak erabiltzea edota dirua toki seguru batean gordetzea.