Gizartea -
Eztanda kontrolatua
Gerra Zibileko granada bat zartarazi du Ertzaintzak Barakaldon
Lutxanako etxebizitza bat eraberritzen ari zen langile batek aurkitu du granada eta Ertzaintzari abisua eman dio.
Erredakzioa
Gerra Zibileko granada bat zartarazi du Ertzaintzak Barakaldon (Bizkaia). Etxebizitza bat eraberritzen ari zen langile batek topatu du lehergailua, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Langilea eraberritze lanak egiten ari zen Arriotxe kalean, Lutxanako auzoan. 12:00ak aldera lehergailua aurkitu du langileak, etxebizitzaren zorua zulatzen ari zenean.
Ertzaintzari abisua eman dio gizonak. Ertzaintzak granada ez manipulatzea gomendatu dio langileari eta anbulantzia bat bertaratu da.
Segurtasun perimetro bat ezarri dute ertzainek, granada hartu eta zartarazi dute modu kontrolatuan, toki seguru batean.