Gizartea -

80 urte ditu

Turista espainiar bat desagertu da Turkian ontzi bat hondoratu ostean

Beste 17 espainiar eta portugaldarrekin bidaiatzen zuen 80 urteko espainiarrak. Ontzia sute baten ondorioz hondoratu zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turista espainiar bat desagertu da Turkiako hegoaldean, beste 17 espainiar eta portugaldarrekin eta ontziko tripulazioarekin bidaiatzen zuen ontzian sute bat sortu eta barkua hondoratu ostean. Horrela adierazi du Turkiako Espainiako Enbaxadak.

Kostazainek "Kayhan-9" ontziko beste bidaiariak eta tripulazioko kide guztiak erreskatatu zituzten baina 80 urte inguruko emakume bat desagertu da Anadolu agentzia publikoak adierazi duenez.

Desagertutako emakumea bilatzen jarraitzen dute. Emakumeari buruz 80 urte ingurukoa dela dakite bakarrik.

Ontzia bidaiaren laugarren egunean hondoratu zen, Mugrako Marmaris herritik atera ostean. Hurrengo helmuga Fethiye zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea