Gizartea -
Hiletak
'Loveparade'n hildako bi gazteei azken agurra eman diete Tarragonan
21 lagun hil eta 342 zauritu ziren Clara Zapater eta Marta Acosta hil ziren zoritxarreko ezbeharrean; 22 urte zituzten eta Erasmus programari esker zeuden Alemanian.
Erredakzioa
200 bat lagun bildu dira Tarragonako Sant Pau elizan Clara Zapaterri agurra emateko Duisbugoko (Alemania) ''Loveparade'' jaialdiko ezbeharrean hil ostean.
Etxeko eta lagun arteko zeremonia egin dute eta hedabideak kanpoan gelditu dira, senideek eskatuta.
Bestalde, gaur goizean, ehundaka lagunek eman diote azken agurra Marta Acosta Mendozari Cambrilseko (Tarragona) Santa Maria de Vilafortuny elizan. Bera ere Alemaniako istripuan hil zen.
Guztira, 21 lagun hil eta 342 zauritu ziren Clara Zapater eta Marta Acosta hil egin ziren zoritxarreko ezbeharrean; 22 urte zituzten eta Erasmusean zeuden Alemanian.
Jende mordo baten ondorioz gertatu zen ezbeharra tunel baten inguruetan; jendeari beldurra sartu zitzaion eta bultzaka hasi zen ''Loveparade'' jaialdi elektronikorako sarreran.
Datorren larunbatean baliteke 25.000 lagun inguru bidaiatzea Duisburgora prestatutako hileetara, Salvatorkirscheko elizan. Bertan, 550 eserleku baino ez daude, eta senideentzako eta agintarientzako izango dira.
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra eta Christian Wulff presidente federalak zeremonian egongo direla esan dute.
Adolf Sauerland Duisburgoko alkatea, ordea, ez da bertan egongo, segurtasun arazoak direla eta; izan ere, erasoak jasan ditu ezbeharraren ostean.